BILBOKO KRITIKONA
(2011 MAIATZAK 13-15)
Ostirala, maitzak 13:
. Harrera Kukutzan: egunean zehar, txirrindulari jendea heldu ahala.
. 19.30etan Masa kritikoa Kukutzatik Alde Zaharreraino: iluntze-gauean helduko da baina lehen masa kritikoa ospatzeko jende nahikoa elkartuko garenean, hau da, bi lagun baino gehiago elkartutakoan! Bakoitzak eraman dezala gure bidea, zentzu metaforikoan zein hitzez-hitzezkoan, argituko duen tresnarik egokiena.
. 20.30etan Bizientzierroa Santiago Platzan: Gauez Alde Zaharreko kaleetan bizikletak oztopo arriskutsuak saihestu beharko dituzte (miura-taxiak, zezenketa-autobusak, zezen-poli suharrak …); Bilbon entzierroak horrelakoak dira! Eta gero, Bilbainadak eta Pintxo-Poteoa.
Larunbata, maiatzak 14:
. 12tan Bizikletak trenera (Plaza Borobilan). Ekologia eta iraunkortasuna edonoren ahotan dabilela eta gu oraindik bizikletak trenetan sartu ezinik? Bizikletak trenera!!
. 14etan Bizikleta apaintzea eta “de traje” bazkaria Ahateen Parkean. (Bakoitza bere janaria dakar banatzeko nahi badu. Badago ere bai “Tuneo Feminista” Pelota 3 Kalean 16etan)
. 17etan Arenalean: KRITIKONA MUNDIALA
Arratsaldez, Bilbo handitik eta haratago ere bai, Bilbotik multiunibersorantz!!!!
. 21etan Errekaldeko Plaza: Kritikonaren amaiera Errekaldeko Plazan «Mamikiren Batukadarekin».
. 21etan Kukutzan: «Zaharra Txalaparta» (Mikel eta Peio)
. 21.30etan: La Malarazza-ren kontzertua Kukutzan
(Kukutzan autokudeatutako bokatak dastatzeko aukera izango duzue, barazkijale zein haragijaleentzat, prezio zoroan)
Igandea, maiatzak 15:
. 12 tik aurretik Ametzola Plazan Hamaiketako Musikaz blai Bloco do Baliza eta Inconexia taldeekin zuzenean: Berriro ere parkeren bat okupatuko dugu gosarirako, baita ere, erlaxatzeko, harremanak estutzeko, mailak eta telefonoak elkar trukatzeko, lo-kuluxka egiteko, edo, aurrekoarekin ase geratu ez eta dantzan jarraitu nahi duenak, ba dantzan jarraitzeko.
Eta bike-polo lehiaketak, gold sprint lasterketak, eta bizikleten salerosketak!!!
Kritikonan parte hartu eta bertan lo egiten geratu nahi duzuenok, Bilbon etxea duten adiskideak zaintzen hasi, baldintza hori betetzen duten adiskide berriak egiten hasi, edo, kukutzan lo egiteko helbide honetara idatzi kritikonabilbao@gmail.com
http://www.kritikona.wordpress.com
******************************************************
ETA HAU ZER DA??????
MASA KRITIKOA
Masa kritikoa ez du inork antolatzen ez kontrolatzen eta, beraz, inor ez da erantzule; hain zuzen ere horretan oinarritzen da. Hori dela eta, ez du inoren baimenik behar. Ez da manifestazio bat, hirian zehar bizikletaz paseoan ibiltzeko elkartzen diren bizikletazaleen bilera baino. Autoez, zarataz eta kutsaduraz nazkatutako jendea. Bestelako gizarte eredu baten alde egiten duen jendea.
Mugimendua San Franciscon (AEB) sortu zen, 1992ko irailean. Ted White-ren “Return of the Scorche” txirrindularitzaren gaineko filmetik hartu zuten izena. Bertan ikusten dira Txinako txirrindulariak kalea zeharkatu ezinik, trafiko handia dagoelako eta semafororik ez. Gurutzatzeko zain daudela, mordo bat -masa kritikoa- batutakoan taldeak indarra hartzen du aurrera egiteko eta trafikoa geldiarazteko.
Garrantzizko kontuak: eguna eta ordua aldez aurretik adostu behar dira jendea joan ahal izateko. Poliziek baimena erakusteko eskatzen badute, ez dela manifestazioa esan behar zaie. Ibili ahal gara hirian bizikletaz nahi dugunean, gure eskubidea da. Eta, asko elkartu bagara zer? Kotxe ilara handiak ere ikusten dira sarritan eta poliziak ez du pentsatzen manifestazioa denik.
Ibilbidea ez da finkoa izan behar, aurrean doanak markatuko du. Hori bai, kale estuak saihestu behar dira, trafikoa ez eteteko. Ikusi egin behar gaituzte, horretarako gaude eta. Aurrean doana arduratu behar da taldea batera joan dadin, kontuan izanik semaforoak, adibidez. Beti errespetatu behar ditugu oinezkoak, horrek sekulako garrantzia dauka: oinezkoa ez da etsaia, laguna baizik. Autobus eta taxientzako erreia egonez gero, libre utzi behar da, profesional horiek lanean dihardute eta gure errespetu osoa behar dute. Horrela, gainera, gidariren bat urduri jartzen bada, gu aurreratzeko erabili ahalko du. Auto gidariekiko istiluek ez dute inora eramaten, saihets ditzagun beti. Eta arauak errespeta ditzagun gu ere errespetatuak izateko. Eta amaitzeko, disfrutatu, nahi izanez gero mozorroa eraman, horrela masa kritikoak aurrera egingo du.
Bilbon zita edukitzen dugu hilero, azken ostiraletan, 19:30ean, Diputazio aurrean, eta aurten maiatzaren 15ean ere bai, arratsaldeko 17:00etan Bilboko Areatzan. ZATOZ!
***************************************
Ostatu hartzea Kukutzan
KritiKONA izango den asteburuan (maiatzak 13,14,15) , eta baita ere aurreko edo hurrengo egunetan (munduko hiririk mundialenetik alde egitea kosta egingo zaizuenontzat) Kukutzan ostatu hartzeko aukera izango duzue. Kukutza Errekalde auzoan dagoen okupatutako lokala da, eta hainbat urte daramatzate autogestioan funtzionatzen askotariko elkarte eta mugimendu sozialentzat topaleku eta parte hartzeko gunea izanik.
Kukutzan, biltzar bidezko funtzionamenduan antolatuta, askotariko jarduera eta ekimenak burutzen dira, hala nola, autogestionatutako tailerrak, rockodromoa eta eskalada taldea, malabareen autoikaskuntza Koblakari elkartearen eskutik, jantoki beganoa, garagardo artisau-fabrika (“Izarra”, ederra benetan!), bizilekua, etab.
Badituzte hiru dutxa, ur beroarekin, eta zoruan egiten da lo (bizipen honen zirrarak uzten badizu); beraz, ekarri zerria edo koltxoneta, lo-zakua, eta goxo-goxo lo egiteko beharrezkoa duzuen guztia.
Kukutzan ostatu hartu nahi duzuenok idatz iezaguzue helbide honetara: kritikonabilbao@gmail.com, eta adierazi zenbat lagun zatozten, noiz helduko zareten eta zenbat egun geratuko zareten.
Nahiago duzuenok beste ostaturen baten geratu, Bilbon baduzue: aterpetxe pare bat, prezio eskuragarriekin, luxuzko hotel eskaintza zabala, eta luxuzko prezioa duten hainbat ostatu. Guzti hauek errez topatu ahal dituzue.
Egiten duzuena egiten duzuela, gogotsu itxaroten zaituztegu!!!!
[…] Kritikona […]
[…] https://kritikona.wordpress.com/egitaraua/ […]
[…] hirigunetik bizikletarekin ibilbide bat eginez aldarrikatu dugu “Kritikona 2011” ekintzaren bidez. Garraiobide bat baino gehiago aldarrikatzeko eta hiritarrei erakusteko […]